[1930-2010]

Maite zaitut.
Baldintzarik gabe.

Begietara begira hizkuntza propioa genuen. Dedikatzen zenizkidan begirada samurrek nire keinu guztietan erreparatzen zuten. Ezpainen bi aldeetan zimurdura txikitxoak agertzen zitzaizkizun, bizarraren forma hartzen zutenak. Babestuta sentitzen nintzen zugan lilura piztuta. Eztabaidatzea gustatzen zitzaigun. Ondo zenekien lotsak itota nintzela solasean ginela, paretari edo armairuari begira erantzuten nizunean. Galderak botatzen jarraitzen zenuen orduan, barreak lehertu arte. Zu mahaiaren alde batean eta ni zure aurrean, etxeko bihotza zen sukaldean. Horrela ematen genituen orduak. Dena kontatzen nizun, den-dena. Eguzkiak alde egiten zuenean, zure ohean. Bata bestearen ondoan. Zenituen hamaika liburuen artean, tokia egiten zenidan atseginez. Paperak elkarren kontra istoriak izozten zituen kolpe leun batekin, eta hor ginen, kontu kontari iritzi aldaketan, berba jario etengabean. Besoarekin inguratzen ninduzun eta tokia egiten zenidan burua zure bularraren kontra jarri nezan. 

Uzkurtu-Puztu-Uzkurtu-Puztu. 

Ez zitzaizun askorik gustatzen kalean ibiltzea. Sarri askotan zure besotik hartuta paseoan joateko gogoak banituen ere, ez nizun esaten. Betaurreko old fashionedak jantzi eta elkarrekin irakurtzea atsegina zelako baita ere. Saiatzen zinen arren, ez ninduzun inoiz konbentzitu mesa notxean gordetako altxor hura irakurtzeko. Jakizu, irakurri dudala jada hitz guztietan zu zinelako gordea. 
Giltzarik ez. Lasai geunden, bagenekien elkarrekin egongo ginela denbora eta gogoak genituen aldi oro.
Ordu asko pasa genituen elkarrekin. Beste askotan faltan botatzen ninduzun, baina ez zenidan esaten.
Orain ni naiz zure ausentziarekin bizi dena.

Faltan botatzen zaitut.

Zure barrearen doinua, zure eztula, doministikuak, sudurra hazkatzeko modua, ibilera, zure ilea.
Zure bizarra eta mosuak, zure azal zuri eta leunak zuen usaina… Eta zure umore ona. Zuk irakatsi zenidan onak ona erakartzen duela. Triste bagaude ere, irribarre bat ateratzeak ez duela esfortsu handiegia suposatzen ekar dezaken poz guztiarekin alderatuta. Kementsua nintzela uste zenuen. Bada, irakatsi zenidalako kementsua izan behar nuela eta nigan konfiantza izan behar nuela poztasun eta hanka sartze bakoitzean.
‘Erortzen ez bazara ez duzu oinez ikasiko’ esaten zenidan.

Uzkurtu-Puztu-Uzkurtu-Puztu

Nire bi eskuek zure eskumakoa indarrez hartua eta nire ezkerreko masailaren kontra jarria zuten. Atzamarra altxatzen zenuen malko bakoitzaren erorian.  Maitekiro lehortu nahi zenizkidan arren, indar nahikorik ez zenuen. Joan ez zintezen erregutzen nizun. Zenbat maite zaitudan errepikatu etengabe.

Maite zaitut.
Baldintzarik gabe.

Malkoak isurtzen jarraituko dut hartu zintuen lurra ernaltzen dudan arte.

[Aitite.1930-2010]
 
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: