26

Lehenengo urtebetetze ospakizunean kandela eskuarekin amatatu nuela kontatzen dute.

Familia argazki bat dago; arrosa-laranja koloreen artekoa. 80’s estetika Lauper totala. 
Plano orokor bat da. Gogoratzen ez dudan etxe bateko sukaldean, laurok agertzen gara mahai laukidun luzean jarrita. Amak neba du alboan jarrita. Nebak eskuak gurutzatuak ditu mahai gainean. Gurasoek diotenez, oso formala zenez baimenik gabe ez zuen ezer ez egiten. 
Ja!
Erretratua ikusten dudan bakoitzean bere nenuco usaina datorkit burura. 
Sancheski urdin #moloia zeukan, nik apurtu nuena. 
Pianoa eta txirula zituen, nik apurtu nituenak. 
Ilustrazio eder-ederrak zituzten liburu sorta zuen, orri batzuk ere apurtu nituen. 
Eta hala ere, ez zen sekula haserretu. 
Ulertezina. 
Aitaren altxoan jarrita nago, bekain bat bestea baino gorago dudala, pertsona ezberdinek esan didatenez, maiz egiten dudan keinu batean pastelari begira ari natzaio. 
Denek kamerara. Nik pastelera.
#Sindudarik gabe etorri diren urteen irudi iragarlea.

Eskua erreta hasi nuen bizitza; ezin zitekeen beste modu batera izan. 
Niri esandako ‘Zorionak’ denak beraientzako dira;
den modukoa dela, 
euren
eskuzabaltasunaren
maitasunaren
dedikazioaren
konfiantzaren
pasioaren
isla delako
ispiluan begiratzen naizenean agertzen dena. 
Advertisements
2 comments
  1. xme said:

    jope, ezin kexatuko zara nebaz.ezta zure gurasoak ere zutaz :-)x.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: