Errealitate-narkotizatua

Irudia

Argazkia: André Americo 

Garraio publikoa erromantikoa iruditzen zait. Garestia eta ipurdia okertuta ibiltzera derrigortzen nauen arren, erromantikoa da. Punto. Bidaiatzea ez da soilik A puntutik B-ra bidea egitea. Bidaiatzea istorio baten parte da. Begiak kamara dira; begininia diafragma eta betazalak obturadorea.‘Road movie’-aren protagonista zara. Fucking masterra trip-ean. Generoaren marka, errepideaz aparte, pertsonaien eboluzio introspektiboa agertzen duela da. Gogoratu StagecoachInto the WildEasy Rider edota Kerouac-en On the Road nobelatik atera berri duten gauza hori.

Lilura metafisiko horretan nintzen lanetik etxerako metro bidaian. Bat-batean, trajearekin elegante jantzitako tipo altua eseri zitzaidan aurrean. Metro pare bat inguru izango zituela kalkulatzen dut; jartzen direnean belaunak aldaken altuera berdinean geratzen zaizkien horietakoa, zinema aretoetako korridorean hankak luzatu ahal izateko, zaharrunoei gerra hotza deklaratzen dietenen kofradiakoa. Nire Mr. Pintzel, larruzko karterari tinko eutsita, eskua bisera bailitzan aurpegian jarri eta lo seko geratu zen. Aibala. Txundituta begi-plater-psikodeliko-giratorio, ezin nion begiradarik kendu. Inor zure ikusmen radioan pelotetan geratzen denean bezala. Jo, ametsetako espasmoekin eta guzti zebilen. Zoragarria. Halako batean, eltxo bat jarri zitzaion aurpegian odola xurgatzeko asmo erabatekoarekin. Errusiar tabernetan hain popularra den ‘tronpa jarri’ posizio kritikoan, alegia. Duda existentziala izan nuen orduan; txaloa aurpegian jo edo ez ikusiarena egin. Ez bata ez bestea. Doministikua antzeztu nuen. Ez zen mugitu. Eraginkorragoa izan behar nuen, argi zegoen ausardia eskatzen zidala eszenak. Beraz, 0.00001 segunduz pentsatu ostean, hankak gurutzatzeko mugimenduan ostikoa eman nion. Zango-bizkarrean bete-betean. Iepale! Eskua zabaldu zuen apur bat eta atzamarren artean begiratu ninduen. Bere artean pentsatzen ari zena argi zegoen: “Ze jospusta zaren, maja”. Jo, ze polita telepatia izatearena. Begirada amorosoarekin betile astintzea dedikatu nion, ezertarako balio izango balu bezala. Mugitu, aurpegitik eskua pasa eta eltxoak alde egin zuen. Ez zuen berriz ere lorik hartu. Egia esateko, ez dakit zer egin zuen, izan ere, altxatu eta beste toki batean eseri zelako ni bertan abandonatuta. Bi metrotako Adonis hark gaur egun ere gorroto nauela ziur naiz. Lerdo.

Deskonexio neuronal-mentala egiteko afizio horretan, azken aldian kontzertuetan izan naizenean, orbitan ibili den jendea eszenatokian agertu dena bezain entretenigarria iruditu zait. Onak oholtzan, onak dance floor chart-ean. Espektakulua kokatzeko nahasmen fenomenoak jakin-mina piztu dit. Zenbait antropologo eta soziologoekin bildu naiz eta bibliografia arakatu dut. Nire herriko liburutegiko bigarren pisuko nesken komunetan gaiaren gaineko apalategi aberats hornitua topatu dut. Komun zulo parean dago, eskumako aldean paretan jarrita. Gomendagarria inoiz erabiltzea.  Datu bilketak ondorioak eraikitzeko bidea eman du eta deskubritutakoa erreala den edo ez frogatzeke dagoen honetan, hemen hiru profil:

Bitxo bolus. Beti izan behar du zer edo zer esku artean. Eskuan hartzen duena bere segurantzaren sinboloa da. Edozer izan daiteke; poltsaren asa, zigarro bat, erori berri zaion botoia… edozer. Axolagabeenei inoiz alkohol basoarekin ikusi omen zaie nahiz eta maiz hutsik paseatzen duten izotza eta limoia jaten dutelako. Horrela ziurtatzen dute zenbait ikerketa lanetan oinarritutako iturriek, baina ez dago limoiaren gaineko baieztapen ofizialik.

Temazus Interruptus. Erritmoa zurea da. Ez, zu zara erritmoa. Temazoa jotzen dutenean zure oinak ‘tu-pa-tu-tu-pa-txis-txis-tu-pa’ hizkuntzan komunikatzen dira. Berdin du bateriak zer duen, metronomoa bezalakoa zara kontzentrazio estasi atsegingarrian igerian. Baina ezin. Inoizko dramarik handiena bizi duen laguna istorio biografikoaren orgasmora heltzear dago, zure Tony Manero internoa erreprimitu behar duzun horretan. Ezagutzen diren kasu gehienetan,  Travoltak lanpas eta guzti txortan amaitzen du temazus interruptusaren arazoarekin. ‘Berekoikeri onanismikoa’ esaten zaio fenomenoari. Biktimen %60ek arrazoia horrela azaltzen du: “Estribilloan ezin da abestia gelditu”.

Hiperbentilaua. Mirri eta Eva Nasarreren arteko nahasketa satanikoaren ondorengotza dira. Gurasoek dute errua; Tortolika kassetean jarri eta mimo espasmodikoa bailiran gorputz adarrak mugimenduan jartzen zituztenean, ‘oso ondo’ oihukatzeagatik. Ba ez jaun-andreok ez dago ondo, erasotzaile masibo hauek inor baino bizi-espazio handiagoa behar dutelako. Hiperbentilaua jabetzen ez bada ere, pistako terrorista da.

Honaino orain arteko analisi hurrenkerak eman duen ekarpena. Ikerketaren marko praktikoa lantzen jarraituko dut bizitzaren egunerokotasunean eta batez ere kontzertuetako laginak aztertuta espezimen gehiagoren bila.

Malder eta Eskubik zioten lez, “egia hor kanpoan dago”. Hala bada, zeinen ederra eta emankorra den ikusle errealitate-narkotizatu gisa deskubritzea.

[Barretartia-rako idatzitako testua]

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: