Inkomunikatzeko teknologiak

Gaur hartu dudan laugarren kafea kafeina gabe eskatu dut. Goizean goiz telebistako musikariekin lehena, hamaiketakoak ekarri du bigarrena erredakzioko sofa berdeetan eta hirugarrena aspaldi ikusten ez nuen lankideari eta bioi makinak bota digu bazkal ostean. Itsasadarraren beste aldean dagoen txoko lasaian ikusi dut Alde Zaharra kankarroari zerion lurrunaren artean. Nire betiko jarlekua libre ez zegoenez, alboko mahaian jarri naiz. Perspektiba ezberdina da eta bigarren aulkia ondoan geratu beharrean mahaiaren beste aldean dago. Mmmm urrunegi, libreegi.
Liburua atera eta irakurketak irentsi nau.

Norbaiten zain al zaude?
– Ez. – Burua apenas altxatu dut horren pertsonala egin zaidan galdera erantzuteko. Nire artean hasi naiz: ‘Norbaiten zain’ bazeukan ‘libre al dago?’ galdetzea, ez? ‘Norbaiten zain- norbaiten zain ñiñi’
Eseriko naiz axolarik ez badizu.
– Bai, lasai.

Kaña eta zigarro paketea laga ditu mahai gainean. Gorritutako begiek eta alkohol kiratsak nik beste kafe dituela kañak edan diote. Ni baino nagusiagoa da eta gaztea; 35 urte inguru izango ditu. Ez du ematen eguna melokotoiarekin pasatzen duten horietakoa baina ez da nire arazoa. Ordu laurden pasatxo eman du berbarik egin gabe kikara altxaketa aprobetxatu duen arte:

la foto(1)

Egun kaskarra izan dut.
– Bueno, beti ezin gara ondo egon – Mozteko azalkeri hutsa bota eta liburura joan naiz.
Irakaslea zara ezta? Bai, irakasle planta duzu. Euskara irakaslea zara, euskaraz irakurtzen duzu.
‘Hirukoitza kolega’ pentsatu dut. Irribarre egin diot begiekin baina ez dut hitzik egin. Ez dut hitz egin nahi izan.
Nire neska euskara irakaslea da. Gaur telefonoa begiratu diot eta adarrak jartzen dizkit 23 urteko ikasle batekin. 23 urteko batekin, sinestu dezakezu? Utzi dut. Jada ez dut neska lagunik. Ez dut maite.
– Sentitzen dut, benetan. – ‘Ez dut maite’. Buruari bueltaka: Zergatik kontatzen dit hau? Alkohola, bakardadea. 40 urteko ikasleekin oheratu diren 26 urteko maisuak ezagutu ditut eta 21 urteko ikasleekin oheratu diren 32 urteko andereñoak. Estreinakoz ekuazioko hirugarren ezezaguna bakandu dut. Zer espero du? Zer erantzun nahi dut? Baina nor da tipo hau?

Zer esanik ez nuelakoan…
Egoera desatsegina sortu dut. Lasai, banoa.
Eta alde egin du.
Guatxapak abisua igorri dit. Mezuan ‘Leire, hor zaude? Oso triste sentitzen naiz’
Liburua itxi dut, boltsan gorde eta teklekin: ‘ Bai, zer duzu?’

Suposatzen dut pertsonen beharra dugula baina teknologia dela komunikatzeko erabiltzen duguna. Itxoin, edo aldrebes zen?

Nola ez gara triste sentituko, nola.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: