Urtebete ikasten.

‘Euskara maila horrekin ez duzu karrera sekula amaituko, jakin dezazula’.
Andereñoak, 2006.eko lehenengo lauhilabetekoan.

‘Gaztelaniaz eta euskaraz idatzi dituzun bi lan hauen artean salto ikaragarria dago. Euskaraz idaztera derrigortu zaitez. Blog bat hasi beharko zenuke. Uda honetan has zintezke; lehenengo espainolez idatzi, ea gai zaren berdina euskaraz egiteko’.
Esan zidan maisuak 2008an.

Luze izan nintzaion kontuari bueltaka, etsita, indarra topatu ezinik, hain justu orain urtebete animatu nintzen arte.

[Zorionak Blogari]

Herriko euskaldun autentisch-ak bezala, Ikastolan ikasi nuen. Espainia osoko jendea ekarri zuen ‘La Basconia’-k eta behin herriko motore ekonomikoa izandako fabrikaren bulego-eraikin dotorean zegoen gure Ikastola. Ezbairik gabe, iraultza industrialaren metafora ederra. Hizkuntzari dagokionez, ezagutu dudanagatik, maketo horien eta gure artean ez zegoen ezberdintasun handirik. Berriei traba jarri aldera, ikastolan onartuak izateko euskaraz hitz egin behar genuen, eta halaxe egiten nuen amamak irakatsita.

Euskal familia erdaldunetik nator; euskaraz, amamak eta ilobek egiten duten familiatik.
Eta gainera, ez daukagu hizkuntza transmisiorako interesantea litzatekeen letretako profilik, zientzia klubeko bazkideak dira denak.

Termino Celaáikoari jarraiki, guretzat euskara vehicularra zen. Hizkuntza batean ikasi eta beste batean bizi nintzen. Zigortzen gintuzten espainola ahoan eramateagatik eta elkar salatzen genuen gainera. Batua irakatsi ziguten, amamak ordea bizkaieraz egiten duenez, halaxe berba egiten zigun. ‘Amama ez dakizu’ ‘Horrela ez da esaten’ ‘kar-kar, nola diozu?’ Jarrera salatzaile diktatorialarekin, lotsatu eta gaizki sentiarazi genuelako gaztelaniaz egiten hasi zitzaigun.
Oso itsusia. Oso-oso itsusia.

DBH ikasteko, institutura joan ginen herriko eredu ezberdinetako ikasleak.
Euskara irakasleek maila egokitu behar izaten zuten, hortaz, ezer ez nuela ikasi esan dezaket, lasai asko. Pare bat irakasle ziren, gure andereñoak ulertzen ez zituen aditz taulen ordez, literatura ere azaltzen zutenak, baina ez nuen plazerra izan. Kontuak kontu, A ereduan egin nuen batxillergo teknologikoa. Ikustekoa nire aurpegiaren piura matematikako irakasleak ‘¿Alguien me puede decir qué es un radical?’ galdetu zuenean. Ondoren etorri zen goi mailako heziketa zikloa, ez zegoen hezkuntza publikoan euskaraz ikasterik.
Ordurako, hogei bat urterekin, nire euskara hiltzera kondenatuta zegoen. Ez nuen erabiltzen eta saiatzen nintzenean, gero eta zailtasun handiagoz jariotasunez egin ahal izateko.

Hurrengoa, maleta bete eta Gipuzkoa profundara joan nintzen unibertsitatera. Hooootza. Eta ez bakarrik neguan pasatzen nuena. Euskalkien Benetton-a zen hura eta arazoa nuen sikiera, euskara zela jakiteko. Zuzenean ikaskide batzuekin ezin nintzen komunikatu eta hainbat irakasle ulertzeko komeriak bizi nituen. Esate baterako, ‘parra dost’ lehenengoz entzun nionean Ekonomia I-eko irakasleari, maritxalazoa eman zidan. Seko.
Egundoko zartazoa hartu nuen eta ordutik nire bizitza barnetegi bat bilakatu da.
Bigarren urtetik aurrera espainolik erabiltzen ez zutenekin harreman estuagoa izaten saiatu nintzen. Ez komunikatu ezin nien lagunei aukera bat emateko, baizik eta nire buruari aukera hori zor niolako. Hasieran izugarria zen lotsa eta ikaragarri txarto pasatzen nuen. Hori dela eta, sarri askotan mutu, ekarpenik egin gabe entzuten nituen. Behintzat, ulertzen nituen, eta hori asko zen. Ezer esateko banuen, maiz erdararazko hitzekin (egun ere, egiten dut baina). Inflexio puntua, zuzendu ziezadaten eskatu nienean. Kostata lehenengoetan, izan ere, lotsatu egiten ziren nire okerrak markatzean. Ni jota pozik, boligrafo gorriak adierazten zuenetik at, ezer berria barneratzen hasten nintzelako. Eskoriatzako teilatupean, etxea baino gaztetxea zirudien 10 bat lagunentzako duplexera, elkarrekin bizitzera joan ginen, eta halaxe sortu zen, gaur egun dirauen ‘uniko kuadrilla’.

Atzean geratu diren urteak, ez jendea.
Twitter-a euskara ikasteko tresna izan zitekeela otu zitzaidan eta ez nenbilen gaizki. Seguruagoa sentitu nintzenean hasi nuen txoko hau; aurrena blogspot-en gero aldatu nintzen. #Daitort mundu bat falta zaidala hizkuntzari diodan beldurra menderatzeko eta ez bere menpe bizitzeko. Letra hauek ordenatzeko nahita hiztegiaren laguntzarik erabili ez badut ere, ergatiboa eta bion arteko harremanagatik sufritzen dudala, ez da sekretu bat.

Enpin. Estres linguistikoak atzera botatzen duela. Basaurin, ehuneko ehunean ez bada, aukeren hein handi batean lehenengo hitza erderaz izango duzula badakizu. Ez du estres handiegirik sortzen egia esan, euskaraz erantzuten zaituztenean poz handia baizik.

Egun, alzheimerrak amama guztiz irentsi duela diote. Izenak gogoratu arren, zein nori dagokion, edota nor den nor, ez dauka erabat argi. Hala ere, sekula ez da konfunditu amantez, bakarra baitu. Zorionekoa naiz eta badakit horregatik, euskara eman zidan emakume maitearen oinen gainean, arnasa hartu ezinik sudurtxoa errapien kontra dudala , eta hor nonbaiten, biok sukaldean bueltaka dantzan gabiltzala.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: