Amorosozialak

[Lerroetan ez da ezer berririk adieraziko]

Bada azkenaldian lagunartea astintzen duen gai pertsonala; bikote harremanak.
Inguruan dibortzio fisiko eta legalak, haurdunaldiak, ezkontzak, harreman luze zoriontsuak eta bikotekide gabeak. Gustu guztiak dituen entsalada femeninoak maitasunaren birusa harrapatu du. Kuriositate sexuala piztu zitzaigunetik, bueltaka darabilgun kontu honen eboluzio sozial eta biologikoan beste pausu bat ematea tokatzen omen zaigu. Adin kontua.

Amatasunari dagokionez, zientziak dio, 25 urte bete genituenetik gorputzaren gainbehera bizi dugula, alegia, gero eta gehiago kostatuko zaigula erditu ez dugunoi amak izatea. Horrela erabakitzeagatik aparte, ezagutzen ez ditugun ugalketa ezintasunak agian izango dira medio, zergatik ez. Bada, seguru asko, inork gaizki pentsatuko du antisorgailuetan gastatutako dirua, komuneko zulotik joan zaiola. Bestalde, gizarteak dio badela garaia bikotea duenarentzat elkarrekin bizitzera joan daitezen. Hala behar du izan, bakardadea ez baita alokairu/hipoteka ordaintzeko konfiantzazko kidea. Bikoterik ez duenari ordea, aurreko guztiaz aparte, agerikoa ez den nolabaiteko kanpo presioa gehitzen zaio, egoera amorosoa aldatu dezan: ‘Zergatik ez duzu X gonbidatzen’, ‘Zergatik esan diozu ezetz’, ‘Zer gertatzen da zurekin’
bla bla bla. BLArne presioa eragin ‘egin behar dena’ ez egiteagatik.

Kristautasunak Jainkoa maitasuna dela saltzen du. Horregatik, Aste Santuak badu amodioarekin zerikusia; Bakoitzak nahi duen bezala bizi ditu. Erlijioak dizerdigulako, trinitate txit santuaren irakurketa aldatu dugu. Maitemintzea, sexua eta ezkontza, hirurak objektibo amoroso bakarrean bateratu eta prest gaude jabetza kontratua sinatzeko. Erabakia hartuta, helmuga bakarrerako bide duala gailentzen da:

[Erromantikoa]
– Zurekin izan nahi dut. Zu zara ez beste inor. Zure ondoan zahartu, zure ondoan dena bizi.
(ttak eraztuna, listo)

[Praktikoa]
-Ez genuen nahi (doala aurretik, of course) Ezer gertatuz gero, (izena)-(e)n eskubideak errespetatu ditzaten, besterik ez.

Maitasunari lotuta, fikzioan emakume karikaturizatuaren eboluzio hurrenkerarekin , beste posible askoren artean, hurrengo eskema egin daiteke: 

1. Betty Draper
2. Annie Hall
3. Carry Bradshaw
4. Hannah Horvath (argazkian)

Emakumearen irudi ezberdina saldu nahi diguten arren, pertsonaien esentzian diferentziak detektatzeko zailtasunak ditut; sumisiotik independientziara salto egin dutela sinetsi behar dugu, finean, gizonen esanetara bizi badira ere. Eta denak heterosexualak dira, noski.

tumblr_m4oc080IZk1rrl2h5o1_r1_500

Nekagarri bezain aspergarriak dira inposatutako ispiluak, baina gure islari ez diogu begirik kentzen konparazioetan galtzeko.

Esperientziek elikatutako azken solasaldietan agertutakoaren arabera, maitatzea, itsusikeri berekoi bat da eta mingarria bezain ederra den etengabeko ikasketa prosezua. Maitasuna bere osotasunean, askatasunez eta gordinik bizitzeko ezinbestekoa da kemena. Maite dela aitortzeko, deklarazio amoroso bat egiteko… Maitasuna, ausartu nahi duenarentzat da.

‘Love for me is an extremely violent act. Love for me is not ‘I love you all’. Love means I pick out something [… it´s a game, this estructure of imbalance] Even if this something is just a small detail, fragile individual person, I say: ‘I love you more than anything else’ .
In this quite formal sense, love is evil’.
Slavoj Žižek

Advertisements
1 comment
  1. ane said:

    praktiko nahiz erromantikoa gaurko Gantzarainen zutabeko azken ziaboga:

    “Orain diferentea da, biak aldi berean: zu zara nire munduan egoteko modua, eta zu zara munduan egoteko nire modua.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: