Izurdeak eta izokinak

Punset entzutera joan ginen orain urte batzuk Alondegiara. #MoloitasunXtrem-aren ikur garaikidea den gazte ekintzailetasuna sustatzeko, zenbait idem-ekin elkartu zuten metro t’erdikoa. Gazte horien esperientzia txatximolongiek eragin bikoitza zuten gutariko gehienongan. Batetik, ezkorra; etsipena, konparazioan adimen baliabide falta nabaritzeagatik [tontoa naiz, ezingo nuke sekula horrelako ezer egin]. Bestetik, baikorra; bizitza proiektua martxan jartzeko Hulk beste energia ematen zuten eta [Ze ostia, nik ere, posible zaidan moduan, egin dezaket]. Punsetek hitza hartu zuen ‘primero es necesario atender a las necesidades de la sociedad y luego a los deseos propios. También han de ser valoradas las cualidades personales; quizá quieras ser delfín pero no hayas nacido para ello’ esateko. Entzuleriaren animoa txikitu zuela ohartuta, jarraitu zuen ‘lo importante es que averigüeis para qué servís y qué os hace felices. Necesariamente no han de ser la misma cosa. Y recordad que antes de la muerte hay vida. Es fantástico’. Bikaina azken apuntea, btw.
Pasaden asteartean, metroan ondoan jarrita nituelako entzun nuen karrerako azken urtean zeudela esan zuten neska eta mutilaren arteko elkarrizketa. Deustuko zuzenbide ikasleak ziren. Mutilak neskari azaldu zion ‘ahora haré Bellas Artes qué es lo que me gusta. Mis padres me obligaron a estudiar una carrera que sirviera para algo primero’. Alondegian entzundako hitzak gogora etorri zitzaizkidan: izurdea izateko nahia eta bertutea zuen tipoak. Bere ustez, gizarteak izokin izatea eskatzen omen ziolako, izokinez mozorratutako izurdea izateko prest zegoen. Gure belaunaldi akomodatuan, aurrekoetan ez bezala, kontu ezohikoa dena #diotenez.

‘Krisi’ hitza entzuten hasten ginen Punsetek izurdekeriak azaldu zituenean eta orain, berba madarikatuaren erregetza bizi dugula, antzeko zerbait esaten aditu nion telebistako kolaboradore bati. Gazteon langabeziaren gaineko eztabaidan ari ziren tele por el hojaldre te la hinco katean. Tipoak esan zuenhay que estudiar aquello que al país le haga falta, no lo que uno quiere. Al menos no deberían permitirlo.’ Jugularrera so egin zioten mahaikideek, erabakitzeko askatasunak zer esan nahi duen ulertuko balute bezala.

[#ModeIronicOn]
Ez da klasismoa, ez da arrazakeria, ez da matxismoa, henbrismoa ezta misoginia kontzeptua.
Ez. Ordenatua izatea da; bakoitzak bere tokia du.
Errudun arduradunak gu gara, gure tokia zein den ez jakiteagatik.
[Ustezko] Sakrifiziorik egin nahi ez dugun pijidealistak gara.
Estatu idealarena ez da kontu berria; Platonek gauza hauengatik egun arrotza ez dirudien berea planteatu zuen, hiruko estrukturan antolatutako gizartea bezala. Monarkikoa eta beharrek eraginda bigabekeri eta ustelkerian ezinbestean errotuta.
[#ModeIronicOff]

Saio berdinean, 25 urteko neska bati eman zioten hitza. Hobe zuen isilik geratu, zinez. Udarako lana topatu berri zuen komunikazio enpresa batean. Autonomo faltsua egitera derrigortu zuten eta arazo barik onartu zituen enpresaren baldintzak ‘es la fórmula laboral del futuro’ esaten zuenez. Noski, geroa beti da la polla con cebolla, fisikoki bizi dezakegun bakarra oraina den arren. Bere argudiaketa entzutean ordea, etorkizuneko formula bezala, langileak lan egiteagatik ordaintzea ez zitzaidan horren zentzugabea iruditu. Hotzikarak sentitzen ditut gure adin tartearen horrelako lagin adierazgarriekin.

Umorearekin hartu beharko. Gora #IrriErrebolta.
Gurasoek txikitan bost duro ematen zizkiguten trukatzeko kromo poltsa eros genezan. Bilduma borobiltzeko beti izaten zen lortzeko zaila zen estanparen bat. Ikusten dudan bezala, orain kontua antzekoa da; bost duro pila eman dizkigute hezkuntza zentroetan kromoak lortzeko eta bilduma amaitzeko zailenak ez du atera nahi eta noski, duenak ez digu aldatu nahi. Kontua da, lanaren kromoa sortzeari utzi zaiola edo are tristeagoa dena, daudenak suntsitzen ari direla. Beraz, gure garapenean inbertsio handia egin ondoren, ezertarako balio zaizkigun kromo pila batekin geratu gara. Langabezia sufritzen dugunontzat mingarria da, bai, baina ez digute guri soilik ziria sartu. Bihotza uzkurtu egiten zait, bilduma amaitzeko esfortsuan gure gurasoek sakrifizioz eta nekez irabazitako ogerleko guztiak gogoan ditudanean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: