Disko kritikak (iraila-azaroa)

CHVRCHES
-The Bones on What You Belive-
Captura de pantalla 2013-12-03 a la(s) 19.27.14
Elkarrekin jotzen pare bat urte daraman Glasgoweko hirukoteak synthpop-a egiten du. Kontrakoa pentsa daitekeen arren, taldearen izenak erlijioarekin baino, letren orden estetiko eta sonoritatearen cool-tasunarekin du lotura. Estreineko diskoak betean eman du; erritmoaren espiralean nahitaez sartzen zaitu, batzutan karrankaria da, beste zenbaitetan soinu gozoak ematen ditu, baina hortan datza xarma. Elektronikaren fededunek Lies lehenengo single-a laudatu zuten, eta berdina gertatu zen The Mother We Share kantarekin. Gainera, osagai bereizlea dute, Lauren Mayberryren ahots singularrak ez baitu inor indiferente uzten; maite edo gorroto egiten da.
Diskoa entzun

CAPSULA
-Solar Secrets-
Captura de pantalla 2013-12-03 a la(s) 19.27.36
“Bolumenik altuenean entzuteko” dioen disko kontrazalari jaramon egin behar zaio. Rock klasiko eta modernoa uztartzen dituen Capsulak, glam-a eta grunge-a heriotzatik urrun daudela egiaztatzen du Solar Secrets izeneko azken lanean. Haatik, esentzian betiko Capsula topatuko dugu; urteekin lortutako rock soinu propioa hezurdura izanik, musika estiloaren aldaera ezberdinekin ondutako abestiak aurkituko ditugu. Martin Guevara eta Coni Duchesseenzat berezia da bederatzigarren disko hau, izan ere, biziki miresten duten David Bowieren ekoizle eta laguntzaile estua den Tony Viscontirekin lan egiteko aukera izan dute; diotenez, zirkulu onirikoa ixteko modu aproposena izan dena. Kanta bilduma intentso eta misteriotsua, eguzkiak gordetzen dituen sekretuak bezalakoa.
Diskoa entzun

YAW
-Malda-
Captura de pantalla 2013-12-03 a la(s) 19.28.21
Dirudienez, laua da donostiar hauen zenbakia, izan ere, laukote emankorraren laugarren diskoa dugu lau urtetan. Ohi baino laburragoak, baina inoiz baino zainduagoak dira diskoa osatzen duten hamabi kantak. Indarrik galtzen ez duen arren, egitura heterogeneoarekin hasi eta abestiak aurrera melodikoago kateatuz doa Malda. Abesti borobilak ditu, artean,Gauez pentsatzen direnakKontraesana edota Ekatzu mapa. Euren ibilbidean zehar, letrak beti izan dira talde honen indarguneetako bat, eta azken honetan ere, ardatz horri leial eusten diote. Urteek konfiantza eta erosotasuna eman dietela nabaria da, Yaw-ren lan bakoitza aurrekoa baino hobea baita.
Diskoa entzun

THE JULIE RUIN
-Run Fast-
Captura de pantalla 2013-12-03 a la(s) 19.28.44
Bikini Kill eta Le Tigre taldeetako frontwoman-aren ezizena da Julie Ruin. 1998an bakarkako lan bat ateratzeko erabili zuen arren, Kathleen Hannah-k 2010an izenari The hitza gehitu, talde osoa osatu eta oholtza gainean jarri zuen estreinakoz proiektu berri hau. Run Fast da 2013ko irailean entzun ahal izan dugun taldearen lehen estudioko emaitza. Riot grrrl, electroclash eta punk rock hirutasunari leial, pogo estilora dantzatzera animatzen duten doinuei Hannah-ren interes propioetan errotutako letrak gehitu behar zaizkio. Entzulearentzat langa non jarri ez dago argi; talde berrien edo ibilbide luzeko artisten ezaugarri bezala ulertu behar dira diskoaren gora-beherak? Modu batera edo bestera, arestian aipatutako bi taldeetatik edaten duen The Julie Ruin-ek ez du hutsik egiten.

SAVAGES
-Silence Yourself-
Captura de pantalla 2013-12-03 a la(s) 19.29.12
Artista berriei dagokienez, dudarik gabe 2013ak oraingoz eman duen onenetarikoa dira Savages. Lehen lana bizitasun handiko gitarra eta bateria soinuetan oinarritzen da, eta Jehnny Beth-en ahots indartsuarekin jantzi dute. Urte eta erdi eskas elkarrekin jotzen daraman neska laukoteak talde mitiko bilakatzeko osagai guztiak ditu; gogoan geratzen diren abestiak dituzte eta karismarik ez zaie falta. Shut UpStrifeI am Here eta She Will bezalako kantek, garai bateko Joy Division edota Siouxie and The Banshees bezalako taldeak gogora ekartzen dituzte.
Diskoa entzun

MIKEL AZPIROZ
-Gaua-
Captura de pantalla 2013-12-03 a la(s) 19.27.57
Esperientzia handiko pianista donostiarraren lehenengo bakarkako lana da Gaua. Diskoaren izena lanak egunaren une horrekin duen lotura estutik dator. Iluntasunaren babesean konposatu eta grabatu ditu doinu gozo eta leunez ehundutako hamar kantak. Artistaren orain arteko lanik pertsonalena den honek entzulearen barrenarekin erraz konektatu eta gozamenez isolatzen du, nahiz eta inoiz errepikakorra gerta daitekeen. Pertsonala, orekatua eta koherentea. Seriotasuna eta bihurrikeria elegantzia handiarekin tartekatzen ditu; horren adibide da Sararen dantza kanta. Ondo jantzitako biluztasunez bikainki moldatzen da Azpiroz.
Diskoa entzun

(Gazte Zulo aldizkarirako)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: