Disko kritikak (abendua)

NAPOKA IRIA
-Arnasten Ikasteko Berriz-
Captura de pantalla 2013-12-09 a la(s) 11.56.31

Napoka Iria kristala bezalakoa da; gardena, elegantea, leuna eta hauskorra dirudien arren, oinarri sendoaren gainean errotutako egonkortasun indartsuenaren jabea. Langile talentudunak dira Miren eta Ander. Arnasten ikasteko berriz lanak aurkezten dituen hamar piezen soinu geruzak kaleidoskopikoak bailiran lotzen dira dimentsio ezberdinak dituen soinu hari bakarrean. Letra eta musikaren arteko jolas kontzeptuala proposatzen dute, esate baterako, Kontra edo Erantsiz jantziabestietan. Zorionekoak gara entzuleok, izan ere, hasieratik amaierara perfektua den diskoa egin digute.
Diskoa entzun

CATE LE BON
-Mug Museum-
Captura de pantalla 2013-12-09 a la(s) 11.56.57

Ez desatseginak direlako, baina kostata agoantatzen diren soinu musikalen irensle-miresle kultureta horietakoa bazara, Galesko sirena izan daiteke zure musetako bat. Mug Museum da Cate Le Bon-en hirugarren lana, nazioarteko kritikarien kinielen arabera, publiko murriztu baten kultuzko artista izatetik entzule gehiago liluratzera eramango duena. Ez dugu aldeko apusturik egingo. Baditu Sister edo No God bezalako kanta gozagarriak; 70eko folk ukituak proto-indie rockarekin uztartzen dituenak. 10 abestidun diskoa ixten du Mug Museum baladak, egiteko gai direnaren baina sarri askotan egiten ez duenaren isla. Cate Le Bon bai edo ez, hemen ez dago erdibidekorik.
Diskoa entzun


(Gazte Zulo aldizkarirako)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: