Disko kritikak (urtarrila)

MKT
– Leherketak zeruan-

Captura de pantalla 2014-01-20 a la(s) 17.24.43
Urtarrilaren 3an heldu da Leherketak zeruan MKT zarauztarren bigarren estudioko diskoa. Bazen garaia. Lehenengo entzunketatik argi gelditzen da bost urteko tarteak emocore eta post-hardcore etiketen bueltan euren berezko soinua fintzeko parada eman diela. Nabarmena da diskoko bederatzi kantak preso daudela, zuzenekoetan ezinbestean eztanda egiteko prest. MKTk ez du larregi arriskatzen, ezta beharrik ere; ondo funtzionatzen duen lan egonkor eta koherentea egin dute. Ezinbestekoa azken Gure hitzen ahalmena kanta puska, iradokitzen duen sentimenduen hustuketari kolorea dario eta.
Diskoa entzun

ZEA MAYS
-Da-

Captura de pantalla 2014-01-20 a la(s) 17.24.23

Lanaren izenak abisua ematen dio entzuleari: “ei, hau Zea Mays Da”. Taldeak badaki Era lanaren itzala pisutsua dela, eta horrek espreski aukera eman dielako, edo agian horri aurre egiteko, euren sorkuntzari produkzio lan bikaina erantsi diote. Emaitza fonikoa paregabea da; Zea Mays ez da sekula horren ondo entzun. Hala ere, prest egon zaitezte ibilbidean atzera bueltarik ez duen pauso berri baten testigu izateko.
Diskoa entzun

(Gazte Zulo aldizkarirako)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: