Disko kritikak (Otsaila+Martxoa)

IZAKI GARDENAK
-Amaieratik hasi-

Captura de pantalla 2014-03-24 a la(s) 10.57.21

Country eta folk ukituekin ehundutako pop atsegin eta gozoa dakarte Izaki Gardenak taldekoek. Itsasargiak EP arrakastatsuari segida eman dio hamar abesti biltzen dituen Amaieratik hasi bildumak, duda barik, taldearen ibilbidean apustu landu eta sendoa denak. Pare bat urtetan bi lan plazaratu ditu musikan eskarmentudunak diren Akatu, Sexty Sexers, Neubat eta Khous taldeetan aritutako lagun elkarteak. Maila handikoa da azken disko hau, nahiz eta batzutan entzuleak zerbaiten mira izan dezakeen. Dena dela, ez galdu Zuen eguzkia kanta, ezinbestekoa baita.
Diskoa entzun

(zzzzzzzzzz
zzzzzzzzzz
zzzzzzzzzzz
zzzzzzzzzzz
zzzzzzz)

NEIGHBOR
-Ura patrikan-

Captura de pantalla 2014-03-24 a la(s) 10.58.32

Artea zer den definitzerakoan desadostasunak beti egongo diren arren, ez dago Ura patrikan artelana dela ukatu dezakeen pertsonarik. Melodiak, letrek eta ahotsak hirutasun perfektua osatzen dute. Soinu minimalista, garbia, elegantea eta angelu zuzeneko kantak ez ezik, abesti makotuak dira protagonista. Lagunak ‘kabroi’ edo ‘putaseme’ diotsunean eragindako erreakzio txeratsu bezain mingarritik badute zerbait Maite Larburuk abestutakoek eta Josh Cheathamen konponketek. Pornografikoa litzateke Txakurren begiak abestiari falta dakiokena eranztea, maitemintzea Neighbor entzutea ere badela, alegia.

(zzzzzzzzz
zzzzzzzz
zzzzzz)

TE-UHINAK
-Te-Uhinak-

Captura de pantalla 2014-03-24 a la(s) 11.00.54

Te-Uhinak, in-fusioa da. Brendan Donellyk eta Beñat Fuentesek Maritxu eta Bartolo nahastu dituzte, besteak beste, txinako kultura musikalarekin. Eta tankera horretako ñabardura leunekin eraikitako konposizio musikalak biltzen dituen disko singularra ekarri digute. Ez saiatu antzekotasunak topatzen, ez zaizu-eta sekula horrelako lanik belarrietatik sartu. Bada zaila egin zaidan zerbait: kantak amaitzeko modua. Coitus interruptus sentsazioa utzi dit bat-bateko isiltasunak, adibidez, abestitzarra den Hemen eta han kortean. Musikaren homogeneizazioa bizi dugun honetan, bikote honek bereiztea lortu du dudarik gabe, disko landu eta elegante honen bitartez.

(zzzzzzz
zzzzzz

AGNES OBEL
-Aventine-

Captura de pantalla 2014-03-24 a la(s) 11.02.05

Xavier Dolanen Les amours imaginaires (2010) filmean entzun nuen aurrenekoz Agnes Obelen abesti bat, Brother Sparrow. Soka instrumentuak, ahotsa eta bere idazle kuttunek inspiratutako letrez baliatzen da fintasun gorenean gorpuztutako melodia quasi-onirikoak osatzeko. Musikari asko kutreziara eraman dituen reverb efektua maisutasunez erabiltzen du, ahotsarekin atmosfera intentso eta inguratzailea lortzeko. Berlinen bizi den daniarraren lanak maila metafisikoan ferekatzeko ahalmena du; disko asko dira atseginak, baina honako hau aspaldian entzun dudan zoragarriena da.
Diskoa entzun

(Gazte Zulo aldizkarirako)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: