Disko kritikak (apirila)

THE WAR ON DRUGS
-Lost in the Dream-
Captura de pantalla 2014-04-14 a la(s) 07.39.25

Iragan hurbil bateko atmosfera musikalean pentsatzean nostalgia pizten zaigunontzat diskotzarra da Lost in the Dream. Halaber, Kurt Vilek ukitzen dituen proiektuen aurrean itsu naizela ez da sekretua, eta The War on Drugsetik alde egin bazuen ere, taldeak ez du bikaintasunik galdu. Kitarra elektriko eta akustiko inguratzaileen melodiek gidatuta, oskarbia besarkatu eta hegaz egiteko tresna da diskoa. Maisutasunez galarazten zaituzte, oro har, bost minututik jaisten ez diren piezetan, liburu onek bezala, amaierarik izan ez dezaten desiratzera zaramatzatenak.
Bi hitzetan: epifania musikala.
Diskoa entzun

 

 

 

FANFARLO
-Lets Go Extinct-

Captura de pantalla 2014-04-14 a la(s) 07.41.29

Nazioarteko kritikak ez dio Fanfarloren hirugarren diskoari aurrekoen berotasun berdina eskaini, agian, sasi-ezustekoan harrapatuko zituen norabide musikal berriaren bila joango zirela uste zutelako, edota akats larriagoa iruditzen zaidana, Arcade Fire-ekin konparatzen tematzen direlako. Zer jakingo dute. Donostiako belodromoan entzun ditudan kontzertuetatik, atmosfera inguratzaile eta goxoenetarikoan bildu nauena Fanfarloren 2011ko hura izan da. Let’s Go Extinct koherentea da horrekin; maina handiarekin eginda dago, eta horrela jasotzen du entzuleak. Honatx betiko Fanfarlo, xehetasunik galtzen ez duen ederkeria.
Diskoa entzun

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: