Disko kritikak eta proposamenak (maiatza)

TRAVELLIN’ BROTHERS
-Magnolia route-

Captura de pantalla 2014-05-10 a la(s) 10.15.29

1. pista. Play. Sylvain Chometek animatutako film zoragarri batean naizela dirudi; ez da hasiera makala. Jazz, gospel, country edota soul doinuak gordetzen dituzten bederatzi abestien dirdirak egunik ilunena argitu diezazuke. Leioako taldeak hamar urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena Chicago eta New Orleans elkartzen dituen Magnolia Route errepide mitikoan tartekatzen diren herrien ondare musikalaz blaitu dute. Big Band seikoteak luxuzko laguntza izan du: Mikel Azpiroz, Antonio Serrano eta Francisco Simónek kolaboratu dute diskoan. Euren swingak gatzgabeenen gorputzak ere astintzeko ahalmena du.
Diskoa entzun

 

AGUXTIN ALKHAT
-Ihes Egin-

Captura de pantalla 2014-05-10 a la(s) 10.19.10Heletako abeslariaren EPan bizirik diren sei kantek ez dute ezer faltan, ezta sobran ere. Gitarra akustikoek gorpuztutako folk erritmoei muga marrazten diete sei kordadun elektrikoek, leuntasunaren gidari sendoen gisara, bikainki geratzen diren bakeroek gerrikoa behar duten bezala. Urtebete biraka daraman diskoaren ekoizpenean Ipar Euskal Herriko musikari onenetakoek parte hartu dute, tartean, Willis Drummond taldeko zenbait kidek. Bi hegoen azpian biltzen zaituen bidaide laketgarri intimista. Konturatu nahi duzunerako, Ihes egin diskoak bizkorregi du ihes egin.
Diskoa entzun

 

 

Proposamenak

The New Raemon La Pols
Ez galdu katalanez abestutako lau kanta berriak; La Pols antzerki lanaren soinu banda.
Diskoa entzun

Nico Wayne Toussaint & Michel Foizon On the Go
Blues doinuak, blues ahotsa. Hogei urteren ondoren, diskotzarra dakar Nico-Michel bikoteak.
Diskoa entzun

Bunty Bunty Say Go
Kassia Zermon orkestra-emakumearen elektro esperimentala. Argitu beharko duzun misterioa.
Diskoa entzun

Advertisements
1 comment
  1. Furyak said:

    Ene! Itzela da aurrenekoa! Swinga edo Lindy Hop-a behar bezala dantzatzen baneki… 😉 Mila esker aurkikuntzagatik, ez nuen ezagun taldea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: