Disko kritikak + proposamenak (ekaina)

Micah P. Hinson And The Nothing
– Micah P. Hinson And The Nothing-
Captura de pantalla 2014-06-23 a las 12.13.00

Artistikoki mina inspirazio iturri emankorra izan da beti Micah P. Hinsonentzat, baita azken lan honetan ere. 2011n Espainian izandako auto istripua izan da diskoaren hazia, eta Santanderreko Moon River grabazio estudioetan loratu da. Betiko esentzia biltzen du, baina badira hainbat bereizgarri, literaturarekin jolasten duten letrak kantatzen dituen beste tipo intimista bat izatetik aldentzen dutenak. Lanaren geruzetan gitarra, banjoa, biolina, theremina zein marinba entzun ahalko direla aurreratu daiteke, baina badago ondo gordetako beste sekretu bat ere.
Diskoa entzun

 

 

Kàshbäd
-Arrakala-

Captura de pantalla 2014-06-23 a las 12.15.32Kàshbäden abestietan kroniko bihurtu da barne gatazka amaigabea, eta horrek dakarren disonantzia kognitiboa islatzen duten hitzei ahotsa bikainki jartzen die Sorkunek. Lehenengo entzuketan nabari da Arrakala diskoaren singlea izen bereko kantak behar zuela izan: Wicked Games gogora dakarten esaldi parea, eta badator lurrikara. Izan ere, bortizki edo leun, entzulea astitzen duen sorpresa handirik gabeko diskoa da. Bederatzi abestiak entzun arte ez dut gogoan izan zenbat faltan bota dudan talde hau.
Single-la entzun

 

Proposamenak

Cass McCombs Big Wheel and Others
Mark Kozelek, Cat Power edota Kurt Vileren kofradiakoentzat must bat.
Diskoa entzun

The Kooks Down EP
Luke Pritcharden oihuek ez zaitzatela uxatu. Aurrerapausoa eman dute, soinu fideltasuna mantenduz.
Diskoa entzun

Röyksopp & Robyn Do It Again
Kolaborazio disko laburra bonboi elektronikoa den izen bereko singlearekin aurkeztu dute.
 Single-la entzun

(Gazte Zulo aldizkarirako)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: