Bonbillak, Kandelak
Ez dut esango egusenti guzti-guztiak zurekin ikusi nahi ditudanik.
[ ez dut esango, ez dut esango, ez dut esango]
Bakardadean atseginak dira baita ere.
Gonbidatu zaitzaket batzuk ikustera eta ez zauden horietan, ikusi dudana kontatu.
[Edo ez]
Bonbillak.
Horiek bai.
Denak begiratuko nituzte zurekin.
Eta kandelak.
Karrak itsutu arte.
(Basauri, 2012)