Archive

Utopilak

Gorroto dut,
(                                                  ).
Gorroto dut,
laguna galtzen den erlazio amorosoa.
Gorroto dut,
37 lerroetako harreman deskribapena.
Gorroto dut,
taupadak adjektibatzeko beharra.
Gorroto dut,
maite dezaten miseriak biluzten dituena.
Gorroto dut,
suntsiketa-masibo-autoritatezko-argudioaren erabiltzea.
Gorroto dut,
‘barkatu bai baina ahaztu ez’.
Gorrotu dut,
zorion printzen berotasuna  hozten lagatzea.
Gorroto dut,
esaten ez den laudorioa.
Gorroto dut,
adorearen bihotz-fereka gosea.
Gorroto dut,
lotsak irensten duen pasioa.
Gorroto dut,
Z                                                      zaurian, odola eta azala dena
Gorroto dut,
errealitatea ulertu eta begiak                        zabalik                       dituela errepikatu baina

z                                                                  ikusi ezin duena.

Barrua kiskali eta ke bihurtu zaitu, minik ematen ez duen minak. Astindutakoa errauts gris leun zikinez hautseztatzen duzu. Feromonadun lurrinak erakarrita zureganatzen dituzunak, errai ustel erre usaia pituitarian itsatsita eramango dute ihesean korrituz. 
Jeiki behar zaren guztietan, txikiagoa. Zapata hauek ez dira zureak, ez dira inoiz izan baina politak iruditzen zaizkizulako jartzen dituzu, zureak propioak askoz ederragoak diren arren. 

Egiten duzu oinez.

 

XXXXXXXXXXXXXXXXOinez.
XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXOinez.
XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXOinez.
XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXOinez.
XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXOinez.
XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXOinez. 

 

 
Ibilian lurra txikitu. Lurrak zu txikitzen zaituen lez.
Zatitu, murtxikatu, irentsi, liseritu eta kaka bihurtuta bota zaitu.                         
Ibilian lurra txikitu. Lurrak zu txikitzen zaituen lez.

Oinez.
XXXXXXXXOinez.
xxxxxOinez.
xxxxOinez.
XXXXXXXXXXXXXXXXccccccOinez.
ccccOinez.

OIN EZ


Umore onez zaudenean aldaken kulunka zorabiagarria eta oinak kanpora daramatzazu. Hirugarren posiziotik  grand jeté-a ustekabean egiteko gogorik ez duzu falta. Baina, ez duzu egiten. Goibel zaudenean ordea bizkarrak aurrera egiten dizu sorbaldek burua ezkutatu nahi baitute, baina ez da modurik. Kalean begiak itxi eta pauso pare bat aurrera eman dituzu inoiz. Zabaltzean filmeetako puntu beltzek adierazi bezala, inork pelikula aldatu behar duela ulertu eta zure errealitatetik atera zaitzala desiratuta.

Jarraitzen duzu oinez.


Oinez. Oinez. Oinez. Oinez. Oinez. Oinez.
Ibilian lurra txikitu. Lurrak zu txikitzen zaituen lez.
Zatitu, murtxikatu, irentsi, liseritu eta kaka bihurtuta bota zaitu.                              
Ibilian lurra txikitu. Lurrak zu txikitzen zaituen lez.
Oinez. Oinez. Oinez. Oinez. Oinez. Oinez. Oinez. 

 

 


CMYK dio baina eskuetan arrasto beltza agertzen da. Ez zara fidatzen. Semaforoek txio egiten dutenean bezala. Zebra bideak txuri-beltzak dira batzuk argitasuna pauso sendoekin garaitu dezaten beste batzuk putzu ilun umeletan aurrera egin behar dutelako beste aldea errautsez betetzeko. Amaitzeko modua hasiera den bezala hastekoa da amaiera. Hustu zaituzten edo hustuta zinen ez duzu gogoratzen. 

Haizea.
Keak sortutako errautsan dagoen heriotzak irakasten du bizirik irauten.

Errotazioaren higidurak
translazioaren frekuentziarekin 
bat egiten duen huts higatuan,
indar zentrifugoaren usteak irentsi zaitu
indar zentripetoa bizi nahiean.
Bueltaka jarraitzeko da beranduegi 
geldirik egoteko ordea, goizegi.

Nor zaren ahaztu badozu, 
ez begiratu NAN-a ezta agiri eta tituluak. 
 
 
Armairua zabaldu eta zuk aukeratutako soineko, praka eta kamiseta iraultzaileen artean, ez zara topatuko. 
 
Apaletan dituzun liburu, disko eta filma bilduman, 

hor ere ez. 

 
Inspiratzen zaituzten zuzendarietan, pentsalarietan, kirolarietan, musikarietan 

zure izpirik ez dago.

 
Ideia bat okurritu eta libretatxo zaharrean  eskuz idatzitako hazi emankorra, 

hori ez zara zu.

 
Zu ez zara zurea dena.
 
 
Begiratzen zaituzten begietan agertzen dena, hori bai.
Zu zara. 
 
—————————————————————————————————————————————

If you don’t know who you are,
don’t take a look at your ID, certificates or degrees.

Open your wardrobe  and among the dresses you’ve choosen, jeans or revolutionaty  T-shirts,
won’t find yourself.

Books, records or films you’ve collected and proud arrange on shelves,
don’t hide a piece of you.
Directors, thinkers, musicians or professionals that you are encourage and inspired by,
they have nothing to do with you.
The fertile seed that comes to your mind and it’s written down on your old notebook,
that it’s not you.
You are not what belongs to you.
The reflection in the eyes that look at you, there you are.
That is you.